2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala
BARATZAREN HONDAKETA
Landareak aterata, puskatuta eta lehortuta ikusi ditugunean triste jarri gara. Pentsatu dugu berriz landatzea. Zaindu, mesedez, baratza denona da.
2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna
BERTSOLARITZA SENTSIBILIZAZIO SAIOA
Goierriko bertso eskolaren (GoiBE) bertsolaritza sentsibilizazio saioa izan genuen 2. zikloko ikasleek. Gelara etorri zitzaizkigun bertako partaide batzuk, horien artean Lardizabalgo 2 ikasle ohi.
Trebetasun handia zutela frogatu genuen!
Trebetasun handia zutela frogatu genuen!
ARKAKARA IRTEERA
Mugikortasun astearen barruan, irailaren 21ean Arkakara joan ginen 3. ziklokoekin batera. Egun ikaragarria pasatu genuen!
2017(e)ko ekainaren 2(a), ostirala
LIBURU AZOKA
Aste honetan zehar, liburu azoka martxan jarri dugu LH 4.mailako ikasleek antolatuta.
Liburutegiko berregituraketa dela eta, bertan egongo ez ziren liburuei irtenbide bat topatzeko.
Eskolako gainontzeko ikasleak, liburu azokan bixitan izan dira eta haien gustuko liburuak hartzeko aukera izan dute.
Idazkaritza prestatu dute, ikasle bakoitzak ze liburu hartzen zuen jasotzeko.
Liburuak bilduta eramateko, material berziklatua erabili dute.
Balorapenak jasotzeko txartelak egin dituzte.
2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena
2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala
Otsaileko aldizkaria
Hemen duzue argitaratu berri dugun Zaldibitarra aldizkariko 38. alea. Gozatu egindako lanarekin!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)